ESTUDIOA PROIEKTUAK HARREMANAK
TRÉVOLI, ETXEBIZITZAK ETA BULEGOAK
Zaragoza
1. saria anteproiektu-lehiaketa publikoan, C. Callavé-rekin lankidetzan
Sustatzailea: Zaragoza Alta Velocidad S.A.
Azalera eraikia: 28.375 m2
2007

Lursailaren triangelu formaren ondorioz, tentsio guztia erpinetan metatzen da. Barrutik sortzen da bolumena, patioaren bazterrek kanporantz bultzatzen dute, argiaren bila eta, eraikina, independiente izan nahi duten hiru espaziotan banatzen dute.
Pitzadura bertikalez zulatutako hiru harri handik etxadiaren barnealdearen eta kanpoaldearen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute. Barruko patiotik, hara hedatzen diren piezetatik kanpokoa ikus daiteke, urrutitik.
Bata bestearen gainean jarritako eraztun horizontalen ondorioz sortu da hiru eraikin horietariko bakoitza, gainazal hedatuak ixten dituztelarik eta azpiko solairuen gainean esekita gelditzen direlarik. Aire eta itzalez osatutako lerro horizontal txandakatuek, kanpotik hutsunerik ikusten ez delarik, bolumenaren eskultura-kalitatea goraipatzen du, herriko eskala etxekoa baino garrantzitsuagoa delarik.




Etxebizitzen solairu tipoa

ESTUDIOA PROIEKTUAK HARREMANAK